Larraungo Itzulia · 5 · Gorriti _ Malkorraundi _ Elosta _ Lezaeta _ Errazkin​

5. ETAPA

Gorriti _ Malkorraundi _ Elosta _ Lezaeta _ Errazkin

1660409151434

Malkorraundi (856 m.) eta Elosta (924 m.) mendateen hasierako igoerarekin ekingo diogu Larraungo itzuliaren bosgarren eta azken etapari. Lehenik eta behin, Malkorraundi mendia igoko dugu. Gailurrean, Santa Barbara baseliza dago; ondoren, Elostara joanen gara. Elostako tontorra ez da ikusten, pagadi hostotsu batek estaltzen baitu, baina zelai zabalak ditu eta horiek begiratokia dira, Araitz bailararen eta Malloak harresiaren gainean. Jaitsiera handi bati esker Lezaetara iritsiko gara, aurretik Araxes ibaiaren iturburutik pasatuz. Azkenik, Erasoko jaurerritik aurrera egin eta Errazkin herrira iritsiko gara. Etapa honen eta Larraungo itzuliaren amaiera.

Zehaztasunak

DATU NAGUSIAK:
Distantziak

Gorriti - Errazkin: 15,3 km.

Igoera

+ 693 m.

Jaitsiera

- 983 m.

Malkorraundi

856 m.

Elosta

924 m.

IRTEERA :
Gorriti

Altuera: 686 m.

BUKAERA:
Errazkin

Altuera: 409 m.

Sakatu track gainean tracka jaisteko.

Sakatu  gainean zure kokapena agertarazteko.