Larraungo Itzulia

Laburpena

Mendiz mendi Larraungo bailararen Itzulia

Larraungo Itzulia, Ttutturre K.E. eta Larraun Bizi ekimenak sortutako proposamen bat da, ohiko abeltzaintza-tratuetarako, familia-bisitetarako, jaietarako eta abarretarako, bailarako herriak lotzen dituzten komunikazio-bide tradizionalak ezagutzera emateko.

Larraungo Itzuliak gure inguruan dauden bidezidor eta pistak erabiltzen ditu, bertan dauden gailur garrantzitsuenetara iristeko. Bailara hobeto ezagutzeko bidea egitea da helburua.

Larraungo haranak, iparraldean, Areso eta Leitza ditu mugakide; ekialdean, Basaburua Nagusia eta Imotz; hegoaldean, Arakil eta Uharte Arakil; mendebaldean, Aralar mendilerroa, Betelu eta Araitz bailara.

Gure proposamena ibilbidea 5 etapatan egitea da. Ziurtzat jotzen dugu mendizale bakoitzak bere egoera fisikoaren edo lehentasunen arabera, edo hasiera/ bukaera non nahiago duen egitea antolatu ditzakeela etapa horiek.

Zehaztasunak

DATU NAGUSIAK:
Distantziak

Larraungo Itzulia, buelta osoa: 71,1 km.

Igoera

+ 3.600​ m.

Jaitsiera

- 3.600 m.

GAILURRAK:
Ttutturre · 1.282 m.
Beloki · 1.277 m.
Artxueta · 1.343 m.
Larrazpil · 1.046 m.
Aiztondo· 1.029 m.
Guratz · 953 m.
Malkorraundi · 856 m.
Elosta · 924 m.
1. ETAPA

Errazkin – Belutako igarobidea – Ttutturre – Beloki – Albiko lautadak

BELUTAKO_begiratokiA

Larraungo Itzuliaren lehen etapa hau Errazkinen hasten da; geografikoki Araitz bailaran dagoen arren, administratiboki Larraungo udalerriaren barnean dago. Ibilbide honetan, Ttutturrera (1.282 m.), itzulian topatuko dugun bigarren tontorrik altuenera iritsiko gara. Malda handi bat gainditu ondoren, Belutako igarobide ezagunera eta Errazkineko txaboletara iritsiko gara. Gure urratsak Aralarko Malloetan barna mugitzen dira. Lehen kota hori gaindituta, Aralarko lautadetatik jarraituko dugu Belokiko tontorrera iristeko (1.277 m.), eta Arregiko Bustinzako arku eta txabolaren ondotik igarotzen den jaitsiera txiki batetik Albiko lautadetara iritsiko gara.

Zehaztasunak

DATU NAGUSIAK:
Distantziak

Errazkin -Albi: 10,6 km.

Igoera

+ 1050 m.

Jaitsiera

- 475 m.

Ttutturre

1.282 m.

Beloki

1.277 m.

IRTEERA :
Errazkin

Altuera: 409 m.

BUKAERA:
Albiko zelaiak

Altuera: 984 m.

2. ETAPA

Albiko lautadak – Artxueta – Atako bailara – Agiri – Aupetako Gaina (Madotz)

artxuetatik-1

Itzuliaren goialdetik doan bigarren etapa honetan Aralar mendilerrotik jarraituko dugu, Artxuetako gailurreraino (1.343 m.). Aralarko Martxaren ibilbidea jarraituko dugu, Aralarko Mikel Deuna Santutegira doan pagadiaren azpian. Putzuzar mendixkatik Atako bailarara jaisteko ohiko bideari jarraituko diogu, Uharte Arakilgo pistarekin estropezu egin arte. Sollaundiko muinoaren gainaldera iritsiko gara, gurutzatuko dugu eta Agiriko herrixkara iritsiko gara. Ondoren, Irañeta eta Hiriberri herrien gainetik doan GR-20ko marka zuri-gorriak jarraituko ditugu, etapa amaierara iritsi arte, Aupeta gainean eta Madotz herrian.

Zehaztasunak

DATU NAGUSIAK:
Distantziak

Albi-Madotz: 12,7 km.

Igoera

+ 663 m.

Jaitsiera

- 883 m.

Artxueta

1.343 m.

IRTEERA :
Albiko zelaiak

Altuera: 984 m.

BUKAERA:
Aupeta (Madotz)

Altuera: 760 m.

3. ETAPA

Aupetako gaina – Larrazpil – Beltzuntze – Arruitzko Gesala – Uhaldeko borda (Aldatz)

larrazpil.jpg

Hirugarren etapak, bere hasieran, GR-20 eta Larrazpil ibilbide megalitikoaren marka gorri eta zuriak jarraitzen ditu, Larrazpil trikuharri eta tontorrera iristeko (1.069 m.). Hasieran pista batetik eta, ondoren, igoeraren amaieran, pagadi trinkoaren azpiko bidezidor batetik. Illarraundi lepora jaisten jarraituko dugu, eta bide lausoak egingo ditugu Lardamingo trikuharriraino eta Larraun ibaiaren gaineko Beltzuntze zubi politeraino, San Migeltxoko gainera igotzeko. Santa Luzia baselizatik, Paitzar eta Arruitzko Gesala ingurutik jarraitu eta Aldatz herrira iritsiko gara, lehenago Uhaldeko Borda landetxea igaro ondoren.

Zehaztasunak

DATU NAGUSIAK:
Distantziak

Aupeta (Madotz) - Uhaldeko Borda (Aldatz): 16,9 km.

Igoera

+ 946 m.

Jaitsiera

- 949 m.

Larrazpil

1.046 m.

IRTEERA :
Aupeta (Madotz)

Altuera: 760 m.

BUKAERA:
Uhaldeko Borda (Aldatz)

Altuera: 757 m.

4. ETAPA

Uhaldeko borda _ Aiztondo _ Santa Engrazia _ Uitziko gaina _ Guratz _ Gorriti

pagadi

Larraungo Itzuliaren laugarren etapak Las Provinciaseko Errege Kañadaren ingurua hartzen du. Ibilbidea Los Toros izenarekin ere ezaguna da (gr 9 bidezidor zaharra, gaur egun deskatalogatua), eta Nafarroako lurraldean dagoen Noain herria eta Gipuzkoako muga lotzen ditu, Aresoko barrutian. Aiztondora (1.029 m) ere igoko gara, Aldatz inguruko mendirik garaiena, San Paulo mendilerroa bezala ezagutzen dena. Gure ibilbide honetan hegoaldeak etengabe lagunduko gaitu, eta atze- oihal gisa Malloak izanen ditugu, Santa Engrazia baselizatik gertu eta ibilbidearen zati honen amaiera arte. Ondoren, Uitziko gainera eta Guratz tontorrera jarraituko dugu, eta iparraldean eta mendebaldean, berriz, hainbat paisaia eta herri agertuko dira; Gorriti eta Areso, besteak beste, eta Gorriti herrira iritsiko gara.

Zehaztasunak

DATU NAGUSIAK:
Distantziak

Uhaldeko Borda (Aldatz) - Gorriti: 15,7 km.

Igoera

+ 524 m.

Jaitsiera

- 448 m.

Aiztondo

1.029 m.

Guratz

953 m.

IRTEERA :
Uhaldeko Borda (Aldatz)

Altuera: 815 m.

BUKAERA:
Gorriti

Altuera: 686 m.

5. ETAPA

Gorriti _ Malkorraundi _ Elosta _ Lezaeta _ Errazkin

1660409151434

Malkorraundi (856 m.) eta Elosta (924 m.) mendateen hasierako igoerarekin ekingo diogu Larraungo itzuliaren bosgarren eta azken etapari. Lehenik eta behin, Malkorraundi mendia igoko dugu. Gailurrean, Santa Barbara baseliza dago; ondoren, Elostara joanen gara. Elostako tontorra ez da ikusten, pagadi hostotsu batek estaltzen baitu, baina zelai zabalak ditu eta horiek begiratokia dira, Araitz bailararen eta Malloak harresiaren gainean. Jaitsiera handi bati esker Lezaetara iritsiko gara, aurretik Araxes ibaiaren iturburutik pasatuz. Azkenik, Erasoko jaurerritik aurrera egin eta Errazkin herrira iritsiko gara. Etapa honen eta Larraungo itzuliaren amaiera.

Zehaztasunak

DATU NAGUSIAK:
Distantziak

Gorriti - Errazkin: 15,3 km.

Igoera

+ 693 m.

Jaitsiera

- 983 m.

Malkorraundi

856 m.

Elosta

924 m.

IRTEERA :
Gorriti

Altuera: 686 m.

BUKAERA:
Errazkin

Altuera: 409 m.