Laburpena
Gure historiaren zatitxo bat, txoko ederrean
“Hiruzubide” Larraun ibaiaren magaletik doan ibilbidea da. “Ixkier” ehotzeko harrien parkea igaro ondoren hasten den ibilbideak hiru zubi zeharkatzen ditu eta familian egiteko benetan aproposa da. Ibaiko uraren soinua eta basoko soinuak zentzumenentzat benetako plazerra dira. Etnografia eta natura bat eginik.
Auzolanean egindako ekimenean Larraungo Udala, Mugiroko Kontzejua, “Iturraskarri” gizarte-proiektuaren enpresa, Ondare kultura-taldea eta Larraun ibarreko bizilagunak parte hartu dute.
"Hiruzubide-Ixkier" airetik
Larraungo Udalaren parean, Plazaolako bide naturaletik abiatuko gara eta airetik "Hiruzubide-Ixkier" ikusteko aukera dugu.
Ibilbidean
Ibilbidean ikusiko duzuna
Plazaola tren zaharreko bide naturala hartu bezain laster, Larraungo udaletxe parean, ibaiak, balio natural handiko paisaia bat ezagutzera gonbidatzen gaitu.
Mugiroko presa
Mugiroko presa igaro ondoren, Latasarako norabidean,“Irui” mendiaren azpian dagoen tunel txiki bat zeharkatuko dugu eta berehala, uraren hotsa entzuten hasiko gara, gero eta biziagoa,"Ixkier" ur-jauzira iristen ari garenaren seinale.
Ixkier Ur-jauzia
Ur-jauziaren alde batean,” Izquer” errota zaharraren hondakinak ikusiko ditugu.
Errotak
Une batez XVI. mendera bidaiatzea eta alea ehotzean errotarriak egiten duen trinki-tranka trinki-tranka doinua entzutea, gure irudimenaren esku baino ez dago.
Ixkier-Parkea
Bidearen ondoan, parke etnografiko bat ikusiko dugu, aleak ehotzeko harriak daude bertan jarriak, garai hartako ibarreko jarduera ekonomiko nagusiaren lekuko, errotagintzako jardueraren lekuko alegia.
Hizubide Ibilbidea
Gure bideari jarraituko diogu, eta berehala, eskuinetara jaisten den bidexkaren ondoan zutoin adierazle batekin eginen dugu topo. “Hiruzubide”-n sartzen aroi gara, hiru zubien ibilbidean hain zuzen.
Ibaiaren bizitza
Larraun ibaiarekiko paralelo doan naturbidea da. Pagoen, haritzen, izeien edo hurritzen basoan, lasaitasunerako lekua besterik ez dago. Ingurune magikoa, paregabea, berriro ere gure irudimenarekin hegan egiteko aukera bikaina.
Zubiak
Zubi bakoitzera iristean, bidean geldialdi bat egiteko aitzaki ezin hobea izango dugu; nahi izanez gero, hurrengo zubiraino jarraitu dezakegu, edo zubi horietako edozein zeharkatu, Plazaolako naturbidean aurrera eginez.
Zehaztasunak
LARRAUNGO UDALETXETIK:
Distantziak
Larraungo udaletxetik / Informazio bulegotik:
- Ixkier ur-jauzira: 4,2 km. (joan eta etorri)
-“Hiruzubide” Ibilbide zirkularra: 4,2 km.
- Ixkier eta Hiruzibide: 8,8 km. (buelta osoa)
Desnibela: 180 m.
Fauna
Europako kastorra, lertxuna, ahate basatia, Martin arrantzalea.
Flora
Pagoak, haritzak, izeiak eta hurritzak.
BESTE IRTEERA-LEKU BATZUK :
Mugiro herritik
Distantzia: 6,4 km.Desnibela: 200 m.
Antxintxar (Sanmigeltxo) merenderotik
Distantzia: 6,0 km.Desnibela: 120 m.
Ibilbidea
LARRAUNGO UDALETXETIK Plazaolako Informazio Bulegotik
KM 0 · Abiapuntua: Plazaolako Naturbidea, Larraungo udaleko parking-etik abiatuta.
1,7 km: Mugiroko presa .
300 m: Plazaola trenbideko tunela, “Irui” mendiaren azpian.
300m: “Ixkier” errotarrien pakea.
Gure eskuinera ur-jauzia ikusteko begiratokira jeitsiko gara.
Begiratokiaren eskuinaldetik pixka bat gehiago jeisten gara, XVI. Mendeko "Izquer" errota zaharraren hondakinak ikusi ahal izateko.
Bidea berriro hartuz eta 200 metrora, gure eskuinera jeisten den bidexka hartu eta “HIruzubiden” sartuko gara.
200 m: lehen zubia: “Intzoa”
830 m: “Iturrieta” iturburu naturala
215 m: bigarren zubia: “Zubidenea”
800 m: Beltzuntze zubia Zubi bakoitzera iristea aitzaki ezin hobea da bidean geldialdi bat egiteko, hurrengo zubiraino jarraitzeko, edo zubi horietako bat zeharkatu eta Plazaolako bide naturalean aurrera egiteko.
Ibilbidea
LARRAUNGO UDALETXETIK
Sakatu " " zure kokapena agertarazteko.
Ibilbidea
MUGIROKO HERRITIK
Sakatu " " zure kokapena agertarazteko.
Ibilbidea
ANTXINTXAR (SANMIGELTXO)
Sakatu " " zure kokapena agertarazteko.
Errotako harriak
Errotetako harriak berreskuratzen
Errotetako harriak berreskuratzen
Auzolanean egindako lana. Oinak uretan egindako lana.
Errotariak
Ixkiereko parkea: errotariei omenaldia
Ixkier Parkearen Inagurazioa
Garaiko errotari lanbideari eta errotariei omenaldia.