- jarduera hau amaitu da.
“Larraun mundiala!” Ekimenaren aurkezpena.
2022. martxoak 18 @ 18:00 - 19:00
ELKARBIZITZA
INTEGRAZIOA
KULTUR ANIZTASUNA
Historian zehar hainbat eta hainbat joan-etorri izan dira gure bailaran: batzuk beste herrialde batzuetatik gurera bizitzera etorri dira, beste batzuk Larraundik atzerrira egin izan dute. Norbere herritik alde egin behar izatea beti da gogorra, zaila. Eta zoazen leku horretan zure lekua aurkitzea ez da beti erreza izaten, sarri itzaletan, ikusezin, geratzeraino. Azken urteetan, asko dira gure bailarara beste herrialde batzuetatik etorri diren pertsonak, eta datozen urte eta hamarkadatan gero eta gehiago izatea aurreikus daiteke. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu gure komunitateak errealitate eta kultura anitz horiek ikusgarri egin, besoak zabaldu eta pertsona guztiek lekua izanen duten jendarte bat eraikitzen joatea.
“Larraun mundiala” EKIMENAREN AURKEZPENA
Parte hartuko dute:
_ Larraunen bizi diren beste kulturetatik etorritako pertsonak, bere esperientzia kontatzeko.
_ Ibarberri Ikas Komunitatea bere ikuspuntua azaltzeko.
_ “Zaldibarko Jendeak” elkartearen partaideak.
Elkarte honek 7 urte darama gaia lantzen.
Elkarteko hiru kide etorriko dira bere esperientzia kontatzeko (bi kanpoan sortuak eta bat bertan sortua)
_ Larraun Bizik ekimenaren nondik norakoak argituko du.
Hitzaldia KORRIKA KULTURALAREN egitaraguan barruan dago: “Korrika badator! Aniztasuna badator !”
“Larraun mundiala!. Denok bat”
A lo largo de la historia se han producido numerosos desplazamientos en nuestro valle, algunos desde otros lugares hasta nosotros, otros desde Larraun hasta el extranjero. Tener que abandonar nuestro país siempre es duro, difícil. Y encontrar tu sitio en ese lugar no siempre es fácil, muchas veces se está a la sombra, invisible. En los últimos años son muchas las personas que han venido a nuestro valle desde otras culturas.