- jarduera hau amaitu da.
Scape Room
2021. abuztuak 12 @ 11:00 - 13:00
Tailerrean parte hartzen duten guztiek gizarte-bazterkeria zer den eta zer eremu hartzen dituen jakin ahal izango dute. Hasteko, kontzeptu nagusien aurkezpen dinamikoa egingo da: gizarte-bazterketa, inklusioa, pobrezia, desberdintasuna… Ondoren, scape-room
digitalaren abenturari hasiera emango zaio.
Scape-roomak 9 minijokodun abentura aurkezten digu (gurutzegramak, hieroglifikoak, gakoak…), eta horien bidez gizarte-bazterketako 9 errealitate edo arlo ezagutuko ditugu: enplegua, etxebizitza, ekonomia, hezkuntza, elikadura, genero-berdintasuna, diskriminazioa, elkarrekiko laguntza eta globalizazioa. Minijoko bakoitzaren amaieran, hausnarketara eta kontzientziaziora gonbidatzen gaituen bideo txiki bat aurkituko dugu.
Minijoko eta asmakizun desberdinak bideratuz, galdu ditugun inklusioaren betaurrekoak aurkituko ditugu (scape-room delakoaren hasierako helburua), mundua ikuspegi inklusiboago batetik ikusteko.
Saioa amaitzeko, parte-hartzaileak animatuko ditugu BIP txartela sortzera. Klub horretan, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko ideia bikainak emateko gonbita egiten da.